Busturialdeko gazte plana

SARE SOZIALAK ETA MENDI BIZIKLETA 18 ETA 25EAN

Busturialdeko gazte plana

Busturialdeko gazte plana
  • Hasiera »
  • Sexualitatea

Sexualitatea

Argitu zure zalantzak!

Sexualitate Aholkularitza Zerbitzuak sexu edo sexualitatearen inguruko edozein kuriositate nahiz kezka asetzeko nahia duten adin guztietako pertsonei zuzenduta daude. Bertan, sexologian aditua den taldeak, sexualitatearen inguruko informazio eta aholkularitza eskaintzen du. Nola?

  • * Arreta pertsonala
  • * Telefono bidezko arreta
  • * On-line bidezko kontsultategia
  • * Hitzaldiak gazteen biltokietan (eskolak, gazte klubak...)

Zer egin... modu honetako galderak edota egoerak dituzunean?

Kondoia apurtu egin zait, nola jakin prest nagoen ala ez?, ze gutxi agoantatzen dudan!, elkar horrenbeste maite baduzu, zergaitik ez dugu elkar ulertzen?, eta masturbatuz gero?, nolatan gay zarela!, haurdun gelditu zaitezke lehen aldian?, Gasteizen lesbiana gehiago egongo da?, berak jakingo duen beldur naiz, heterosexuala izatea normala al da?, nola hitz egin dezaket honi buruz semearekin?, transexuala naiz, nola esango diot kondoia dudala?, nola hitz egin honi buruz ikasgelan?, granotxo batzuk atera zaizkit, zein da antisorgailurik onena?, hemen biharamuneko pilula ematen al da?, ez dakit haurdun ote nagoen, nora joan naiteke HIESAren froga egitera?, ez zait nire ipurdia gustatzen, txikiegia dudala uste dut, horrek bai ematen duela plazerra, ez dut inoiz orgasmorik izan, honi buruzko lana egin behar dut, ni bezalako jendea ezagutu nahi dut, gai honi buruz hitzegiten duen liburu bat behar dut, aspaldi ez dudala ezer sentitzen....

Modu horretako zalantzarik ez baduzu, baina arduratzen zaituen zerbait badago, edota gaiaren inguruko informazioa nahi baduzu ez zaitez atzera geratu eta argitu zure zalantzak

Informazio gehiago: