Zer egiten du Busturialdeko Gazte Planak?
Busturialdeko Gazte Planetik gure eskualdeko gazteen etorkizunerako beharrezkoak ikusten ditugun hainbat ekintza gauzatu nahi ditugu, gazte hauen aisialdia ahaztu gabe.
Hainbat ekintza antolaten dire gure Gazte Planetik eta guzti honeen berri ematen dugu udaletxeen bidez, kartel edo sare sozialen bidez.
Zein herri batzen ditu Busturialdeko Gazte Planak?
Ajangiz, Arratzu, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereņo, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Nabarniz, Sukarrieta.
Nola helduarazi ditzakegu gazteok gure iradokizunak Gazte Teknikariei eta Gazte Informatzaileei?
Gazteen iradokizunen zain gaude Busturialdeko Gazte Plana daroagun teknikari eta informatzaileak. Ainhoa da teknikaria eta Xabi gure gazte informatzailea. Xabi arratsaldero izaten da Gazte Informazio Buelgoan, 4etatik 8etara Muxikako Zubietaerrota eraikinean. Bertara hurbiltzerik ez baduzu, gure web orrialdean "Iradokizunak" izeneko atal bat duzu eta bertatik email bat idazteko aukera emango dizugu. Gazte Informazio Bulegoako telefonoa ere erabili dezakezue: 670 509 752
Non dago Busturialdeko Gazte Informazio Bulegoa?
Zubietaerrota Eraikina
Kurtzero Auzoan (Farmacia barriaren ondoan)
MUXIKA
Zer aurkitu dezakegu Busturialdeko Gazte Informazio Bulegoan?
Gazteentzako erabilgarria eta interesgarria den hainbat informazio: lan eskaintzak, ikastaroak, beka eta diru-lagunten informazioa, aisialdiko ekintzen agenda...
Gainera hainbat txartel egiteko aukera daukazu: Gazte-txartela, aterpekide txartela, irakasle eta izase txartelak, etab.
Bertan aurkitu ez duzun informaziorik behar izanez gero, gazte informatzaileak lagunduko dizu informazio hori lortzen eta eskuratzen.